Doinua: “Dios te salve…”
Etorria da, iritsi zaigu San Joan suaren festa. Uda hasteko hau baino gauza egokiagorik ez da. San Joan sua da San Joanen, hauxe leku egokia! Lur zabalean ba ote dago hau bezalako tokia? San Joan suak erreko ditu inguruko gaitz guztiak. Horren lekuko izango dira etxe hontako bizkiak. Maddalen eta Unai bizkiak lekuko izango dira: San Joan suak a zer-nolako jolasak eta distira! Hoiek geroko kontuak dira, orain mahaira gatozen, soinuak eta koplak utzita afaltzen hasi gaitezen. Orain afaltzen hasi gaitezen, ea Unai ta Maddalen, ondoren sua piztu dezagun gaua etorri baino len.Egilea: Pello Esnal
San Joanen, 2012ko ekainaren 23an


