Artxiboa laburpen hitzeka: iraultza

Murgil

Larunbatekoa bezalako oturuntza baten ondoren zerbait idatzi beharra
sentitzen dut. Egun zoragarria eta oturuntza bikoitza izan genituen. Elikagaiak soberan izan genituen.
Sabelak betetzen dituen eta asetzen gaituen elikagaiak soberan. Saltxitxa, txorixo eta sahieskiak, provolone, ensalada eta brazojitanoa, sagardo, ardo gintonik eta Xereza… Zer gozatua mahai gaina betea ikustean!
Elikagai hoiek aitzakia bat besterik ez dira izaten ordea. Lagunekin elkartzeko aitzakia, mahai inguruko elkarrizketez gozatzeko aitzakia, eguneroko borrokan atsedenalditxo bat egin eta lortutako aurrerapausoak ospatzeko aitzakia, eta aurrerantzean eman nahi ditugun (eta emango ditugun) pausoez hitz egiteko aitzakia. 
Hoiek izan ziren larunbatean elikagai nagusi. Bihotza eta burua elikatzen dizkidaten irrifarreak, besarkadak, hitzaldi baikorrak, kritika eraikitzaileak, itsaropenez betetako etorkizunerako planak… Eguneroko borroka bezain funtsezko den geldialditxo bat. Arnasa sakon hartu eta geurean tinko jarraitzeko.
Horrelako gozatuaren ondoren bakarrik gelditzean nire alde sentibera azaleratzen zait eta orduan beti azaldu ohi da Pablo Milanes-en diska zahar hura. Martí poetaren hitzak kantatu zituen 1973an Pablok eta onturuntzak eta zerriak tarteko ezin egokiagoa “Banquete de tiranos” delako kanta. Neurekin daudenak eta etsaiak ederki deskribatzen bait ditu.
 
Milesker larunbatekoagatik eta azken denboraldi honetan eskeini didazuenagatik denoi: Gorka, Miri, Beñat, Ruth, Eñaut, Rebeca, Begoña, Unai, Kepa eta Álvaro. Baita zerrikirik jan ez zenuten baina gurekin izan zineten Dani, Gorka, Unai, Inak, David, Mikel, Jone, Iván eta seguruenik ahazten ditudan guztiei. Murgildu guztiei.
 
Banquete de tiranos
 
“Hay una raza vil de hombres tenaces
De sí propios inflados, y hechos todos,
Todos del pelo al pie, de garra y diente;
Y hay otros, como flor, que al viento exhalan
En el amor del hombre su perfume.
Como en el bosque hay tórtolas y fieras
Y plantas insectívoras y pura
Sensitiva y clavel en los jardines.
De alma de hombres de unos se alimentan:
Los otros su alma dan a que se nutran
Y perfumen su diente los glotones,
Tal como el hierro frío en las entrañas
De la virgen que mata se calienta.
 
A un banquete se sientan los tiranos,
Donde se sirven hombres: y esos viles
Que a los tiranos aman, diligentes
Cerebro y corazón de hombres devoran:
Pero cuando la mano ensangrentada
Hunden en el manjar, del mártir muerto
Surge una luz que les aterra, flores
Grandes como una cruz súbito surgen
Y huyen, rojo el hocico, y pavoridos
A sus negras entrañas los tiranos.
Los que se aman a sí, los que la augusta
Razón a su avaricia y gula ponen:
Los que no ostentan an la frente honrada
Ese cinto de luz que en el yugo funde
Como el inmenso sol en ascuas quiebra
Los astros que a su seno se abalanzan:
Los que no llevan del decoro humano
Ornado el sano pecho: los menores
Y los segundones de la vida, sólo
A su goce ruin y medro atentos
Y no al concierto universal.
Danzas, comidas, músicas, harenes,
Jamás la aprobación de un hombre honrado.
Y si acaso sin sangre hacerse puede,
Hágase… clávalos, clávalos
En el horcón más alto del camino
Por la mitad de la villana frente.
A la grandiosa humanidad traidores,
Como implacable obrero
Que un féretro de bronce clavetea,
Los que contigo
Se parten la nación a dentelladas.”
José Martí.

M29greba eta gero zer?

Zenbat alditan galde ote diozu zure buruari? Azken aste hauetan zenbat bira eman ote dizkiozu m29greba-ren ondorengo egunari? “Zer aldatuko da M30ean?” “Zer lortuko du m29grebak?”

Iritsi da azkenean M30 hori. Eta?

Gaur 1o bat minutu jan dizkiozu iratzargailuari. Atzokoaren ondoren leher eginda jeikitzea espero zenuen, giharreak gogortuta, ohiko nagikeriarekin. Baina ez, gaur gogotsu jeiki zara. Egunero bezala txakurrari kalerako bidea erakutsi diozu sukaldeko atea irekiz. Egunero bezala txakurra belarretan jira eta bira dabilen bitartean kafea prestatu  eta zaporerik hartu ere egin gabe irentsi duzu hurrupa luzeaz, eguneko lehen eguzki printzek kopetan jo zaituzten aldi berean. Kafea irentsi duzun bezalaxe irentsi zaituzte prakak eta kamixetak. Aurpegiari bustialdi bat eman eta gurasoen etxera joan zara presaka. Han utzi zenituen herenegun semea eta alaba eta baduzu gogoa haien muxutxo eta besarkadak jasotzekoa. Eguneko lehen farre algarak egin dituzu amak kontatu dizunean atzokoan semeak eta alabak ere greba egin zutela. Oinetan masaia batzuk emateko eskatu ilobei eta hauek ezetz, greban zeudela eta masaiarik gabe geratu amona. Grebarik gabeko amona. Ikastolara eraman dituzu bi txikiak, baina gaur ez zara aldaparen haseran gelditu txikiei muxu pare bat eman eta ondo pasatzeko esan ondoren, egunero bezala. Gaur ateraino lagundu diezu, lasai-lasai, presarik gabe, irrifartsu, jolasti.

Herrirako bideari ekin diozu, lasai, presarik gabe. Ez zara kalezalea, enkarguak lehen bait lehen egin eta zure kobazulorako bidea hartu ohi duzu presaka egunero. Baina gaur ez. Gaur eroso zaude kalean, etxean bezala sentitzen zara, Horregatik gelditu zara okindegikoarekin hizketan, ohiko moduan elkarrizketa azkar amaitzeko “bai, bai” zentzuabeak esan gabe. Gaurkoan hizketalditxoa luzatu da, eta “Atzo jai, ezta?” esan dizunean zuk EZ! Indartsu bat bota diozu. “Atzo lanean aritu nintzen”. “Grebarik ez?” okinak harridura aurpegiz. Eta zuk baietz, greba bai, baino jairik ezetz. Eta zertan aritu zinen galdetu dizunean harro esan diozu goizeko 5:30etako piketeetan hasi zinela eta gainerako guztia. Gaur ez zara sugandilak bezala irristakor, izkutakor ibili jendartean. Burua tente, pausu indartsu eta aurpegi irrifartsuarekin irten zara okindegitik “pikete” hitza entzundakoan bertan zeudenei gelditu zaien aurpegia ikusita. Gaur ez zara zuzenean etxera joan, ez. Gaur herriko kaleetan pasiatzen ibili zara, eta goizeko bigarren kafea herriko plazan hartu duzu, behingoz. Etxera bidean lagunarekin topo egin duzunean ez duzu zugan ohikoa den “geroarte” esanaz bidea jarraitu. “Eup!” alai bat bota eta hizketan gelditu zara.  Greba egin bai, baina ondoriorik ez duela izango esan dizunean ez duzu okindegian egin ohi duzun bezala “bai, bai” esan lehen bait lehen amaitzeko. Ondorioak jada izan dituela esan diozu, eta berak “kriston ostie emango zigutek halere!” esan duenean, uzten diegun guztia egingo digutela erantzun diozu, eta halako batean hor non ikusten duzun zeure burua lagunari mitin sutsu bat botatzen. Eta laguna ixilik, ahoa bete hortz. Ezin du zure hitz jarioa zutaz duen irudiarekin lotu. Pasako zaio…

Aspaldian sentitzen ez zenuen gogoarekin joan zara lanera. Gaur muturtuta beste batzuk egon behar dutela iruditu zaizu, zuk irrifartsu joateko arrazoi franko badituzula. Lantokian sartzean atzoko mobilizazioetan parte hartu zuten lankide kopurua duzu buruan: zortzi. Berrogeitazazpi langiletik zortzi. Baita grebari buruzko bozketan inork ez zuela grebaren aurkako botorik eman ere. Gaur bizkarra zuzen eta burua tente ibili zara lanean, eta inoiz baina garrantzitsuago iruditu zaizu alai ibiltzea. Arrazoi galantak bait dituzu. Muturtutakoak bereziki muturtuta dabiltza gaurkoan, gaur ordea horrek ez zaitu kezkatu. Muturrak mutur irratia piztu duzu biltegian “Honek kanposantua ematen du! Esanez”. Bapatean gogoratu duzu gaur dela lan istripu baten ondorioz iha urte eta erdi bajan izan den lankidearen lehen lan eguna. Herenegun agindu zenion deituko zeniola, eta agindutakoa bete duzu. Baina ez diozu deitu beste hainbat alditan bere penak entzuteko. Ez diozu bere penak kontatzen ere utzi, ez diozu kaleratua izateko arrisku bizian dagoela esaten ere utzi hamaikagarren aldiz, ez diozu zenbat sufritu duen esaten ere utzi. Ez diozu animoak emateko ere deitu, ez. Gaur izugarrizko bronka botatzeko deitu diozu. Bronka oraindik abokatuarekin egon ez delako, bronka oraindik Asepeyo epaitegira eraman ez duelako, bronka oinean betirako dituen zauriengatik eman dioten ordainsari mixerablea errekurritu ez duelako, bronka bere etorkizuna kinka larrian delako. Bronka esnarazteko bota diozu, bakarrik ez dagoela baina zeregin nagusia berak dituela esateko. Hitz egiten ere ez diozu utzi iha, eta gaur zenbat sufritu duen esaten hasi zaizunean seko moztu diozu negar malkoak etxerako edo beste baterako uzteko esanez. Gaur langileen ordezkari gisa deitu diozula esan diozu, ez lagun gisa. Eta herenegun egin zenuen bezala gaur ere etxekolanak jarri dizkiozu: asteazkenean deituko diozu berriz abokatu horrekin zerbait egin duen jakiteko. Eta egiten ez badu berriz bronka botako diozula esan diozu.

Gaur etxera gogotsu itzuli zara, eta gaur ere atzoko grebako lanak egiten jarraitu duzu. Materiala gorde, argazkiak editatu, bidali, publikatu… Gaur atzo baino hobeto bait dakizu borroka luzea daukazula aurretik. Atzo baino hobeto jakin ere borroka jarraia eta antolatua daukazula aurretik. Puztuta zaude, harro-harro, baina euforiak ez zaitu ohi bezala errealitatetik urrundu, ez oraingoan. Garai latzak dakozkizula badakizu, baina atzokoak zerbait aldatu badu zera izan da: gaur badakizula ez zaudela bakarrik. Gaur badakizula garaipena lortuko duzula/dugula, atzo lortu zenuen/genuen bezala.

M30a iritsi da, baita M31 eta A1 ere. Eta ez dela ezer aldatu? Dena berdin dagoela? M29greba baino lehen “bai bai, orixe, noski, zer egingo dugu ba…” eta antzerakoekin saiatuko zinateke horrelako galderei erantzuten/ihes egiten. Gaur ez. Gaur argi bait daukazu dena aldatu dela, zu aldatu zarela.

M29an irabazi genuen eta bihar ere irabaziko dugu. Garaipena geurea da!