Artxiboa laburpen hitzeka: Hernan Casciari

Emakume biluziak utopiarako bidean

Utopiaz asko hitzegin da eta gehiago hitzegingo da oraindik. Batzuek utopia ametsekin lotzen dute. Eskuraezina den zerbait izango balitz bezala. Beste batzuek eskuraezintasun horri buelta eman, eta bidean aurrera joateko indartzat, pizgarritzat, hartzen dute utopia. Ez dira kontrako iritziak. Desberdintzen dituen gauza bakarra diagnostiko baten aurrean hartzen den jarrera da. Batzuentzat utopian pentsatzeak jendea geldiarazteko baino ez du balio, eta besteentzat utopiak bidean jarraitzeko arrazoiak indartzen ditu. Ortzimugak aspaldiko marinelengan zuen eragin berbera. Joan eta joan eta ezin inoiz iritsi.

Ni bigarren talde honetan nago. Utopia polita da niretzat, positiboa. Baina ez helburu bezala, bitarteko bezala baizik. Bidean aurrera jarraitzeari zentzua eman diezaioken zerbait bezala. Badakizue: pausoz pauso utopiarantz.
Baina pentsatzeko modu hau defendatzen dudan arren, horrela pentsatzen dugunok akats nabarmen bat egiten dugula aitortu beharrean nago. Pausoz pauso aurrera goaz, bai. Baina utopiara inoiz helduko ez geranez beharrezkoa dugu emandako aurrerapausoak ezagutaraztea, eta askotan ahaztu egiten zaigu hori.
Gaur erremedioa jarri nahi diot, neurri batean, akats horri. Utopiarako pausoak arlo desberdinetan ematen dira, pauso konkretuak, neurgarriak, ebaluagarriak dira, eta hoietako batez hitzegin nahi dizuet. Argitaletxe utopikoaz.Imajina ahal dezakezue notario edo eskribaurik behar ez duen mundu bat? Kontratuak alde desberdinen hitzaren balioaz bakarrik sinatuko liratekeen mundu bat? Imajina ahal dezakezue zuen etxeen salerosketa horrela sinatzea? Imajinatzen al duzue konfiantzak bere balioa berreskuratzea?

Ba Bartzelonako San Celoni aldean hortan ari dira bizpahiru argentinar ero. Seko burutik joanda daude, edo utopiari jarraituz aurrera pausoak ematen ari dira. Edo biak batera…

Beste post batean hitzegin nizuen Orsai aldizkariari buruz (Orsai 2011/01/09), hor duzue lotura, irakurri ez baduzue. Baina oraingoan Orsaiko taldea pauso bat harago joan da Hernan Casciari buru dela. Editorial Orsai argitaletxea sortu dute. Eta lehen lana argitaratu berri dute: Horacio Altuna komikilari haundiaren “Cuadernos secretos” liburua. Egia esanda horain dela hiru hilabete ez nekien zein den Altuna, ez nekien existitzen zenik ere. Eta egia esan ez naiz komikizale sutsua. Badakit Altunak Play Boy aldizkariarentzako marrazkiak egin dituela, eta badakit bere azken liburu honetan urteetan gordetako emakume biluzien marrazkiak ikus ditzazkegula. Eta beno, emakume biluziak komikiak baina gehiago interesatzen zaizkit, baina beno, nahiago izaten ditut paperetik kanpokoak. Kasu honetan beraz ez zait gehiegi axola zer argitaratu duten, nola egin duten baizik.

Ahoa bete hortz gelditu nintzen Hernan Casciarik bere blogean idatzi zuen azken postarekin. Horacio Altunarekin izan zuen elkarrizketatxo bati buruz hitzegin ondoren, bere lagun eta lankide den Chiri Basilisekin idatzitako “Diez pactos para fundar una editorial imposible” dekalogoa ezagutarazten digu. Hemen dituzue hamar lege hoiek Casciari eta Basilisek idatzi bezala:

  • Publicaremos únicamente autores que admiremos muchísimo Chiri y yo, y jamás a los que únicamente son mediáticos.
  • La firma del contrato con el autor prescindirá de escribanos, abogados, buitres carroñeros y representantes de cualquier calaña (el supervisor será Comequechu, el pizzero de al lado).
  • La obra tendrá precios razonables en todos los países de habla hispana, sobre todo en aquellos llamados ‘emergentes’.
  • El autor percibirá no el nueve ni el diez, sino el cincuenta por ciento del precio de venta al público.
  • El otro cincuenta por ciento se utilizará para pagar imprenta, logística de envíos y sueldos de diseño, edición y corrección.
  • Los contratos no serán esclavos; después de doce meses, el autor podrá irse a donde quiera sin dar explicaciones ni sentirse atado.
  • Brindaremos al autor herramientas tecnológicas para que pueda revisar las ventas de su obra de manera directa, y cobrar sus royalties semana a semana.
  • Los derechos de la obra pertenecen al autor hasta la eternidad; y si el autor se muere de golpe, o se suicida, o desaparece en un pozo, los derechos pasan a su familia.
  • Cualquier malentendido se resolverá en sobremesa entre el autor y nosotros, y si eso falla, la culpa será siempre nuestra.

 

  1. Si el sistema funciona, la industria editorial deberá explicar por qué sigue pensando que los autores somos imbéciles y los lectores somos piratas.


Ez dago gaizki, ezta? Baina ez dira dekalogoa idaztera mugatu, ez. Utopia aldera pausotxoak eman dituzte. Eta horrela, Horacio Altuna haundiak argitaletxe haundiak, Play Boy eta ingurukoak utzi eta beraien argitaletxe kaxkarrarekin kontratua sinatzea lortu dute. Eskribau, abokatu eta notariorik gabe. Comequechu pizzagilea testigu dutela.


Nahi duzuena esan edo pentsa dezakezue, baina neri komikigile ezezagun batek marraztutako emakume biluziz osaturiko liburu hau utopiarako pauso galanta iruditzen zait, miresgarria. Eta blog txiki honetako lerro hauen bidez Hernan Casciari, Chiri Basilis, Comequechu pizzalagilea eta Horacio Altuna komikigilea zoriondu nahi ditut. Eta bide batez zorterik haundiena opa diet, baita beraien Editorial Orsai argitaletxeari ere. Erne egongo naiz ondorengo argitalpenekin. Nork daki, agian utopia bidean pausoak emanez, paperezko emakume biluziak benetako bihur daitezke…


Hemen duzue Editorial Orsai eta Horacio Altunaren arteko kontratuaren sinaketaren bideoa Comequechu pizzagilea testigu dela. Ederra:
http://vimeo.com/24579099
Beste esteka honetan Casciariren Orsai Bloga. Bertan dituzue nireak baino azalpen hobe eta zuzenagoak:
http://orsai.bitacoras.com/2011/06/adios-industria-editorial.php
Eta azken bi esteka hauetan ikus ditzazkezue Orsai aldizkariaren lehenengo bi aleetako eduki guztiak, musutruk:
http://orsai.es/n1/
http://orsai.es/n2/

Ea gustatzen zaizkizuen, eta ea ondorengo idatzietan utopiarantz emandako pauso zehatz gehiagoz hitzegiteko aukera izaten dugun. Eta beno, zer edo zer baldin badakizue, eta inporta ez bazaizue, ba idatzi. Hemen azpian “Comentarios” jartzen duen tartetxo horretan duzue aukera, erraza da, eta merke-merkea…

Addio!

ORSAI

NADIE EN EL MEDIO


Gaurkoan gomendio bat egin nahi nizueke. Jaso berria dut Orsai aldizkaria. Hernan Casciari (Mercedes, Argentinan jaioa 1971ko martxoaren 16an, gaur egun San Celoni, Bartzelonan bizi da) idazle eta kazetariak sortu eta zuzentzen duen aldizkari literarioa da. Edizio zaindua du, oso zaindua. Idazlan interesgarriez eta gaur egungo komikilari edo irudigile haundienen marrazkiez osatua dago Casciari eta ingurukoen iruzkinekin. Edukia benetan interesgareria iruditu zait dena irakurri ez dudan arren.Baina benetan interesgarria iruditu zaidana ekimen honek atzean duen filosofia da: ez du publizitaterik, ez aurkibiderik. Oraingoz ezin da inongo liburudendatan erosi, imprimategitik zuzenean irakurleongana iristen bait da inongo banatzaile edo bitartekorik gabe, irakurleon arteko batzuk hamarnakako sorta erosi eta harpidedunen artean banatzen dituztelarik. Hortik dator “Nadie en el medio” azpi izenburua. Mundu osora banatzen da herrialde bakoitzean lekuko ekonomi mailaren araberako salneurrian. Lehenengo aleak 200 orrialde pasatxo dauzka eta 10.080 ale banatu dira. Eta 10.080 lagunok barruan zer zekarren jakin gabe erosi genuen.

Pozik nago hoietako bat ondoan dudalako. Aldizkari askotan izan naiz harpidedun. Lehenengoa Ipurbeltz izan zen. Gero etorri ziren Muy Interesante, GEO, National Geographic, Historia NG, Goierritarra… Orsai berezia da ordea. Beste aldizkariak iristen zaizkidanean edozein modutan ateratzen ditut postontzitik. Postariak berak edozein modutan sartzen ditu, eta ez da erraza izaten urraturik egin gabe ateratzea lortzea. Etxean edozein tokitan irakurtzen ditut eta edozein moduan: bazkaltzeko garaian, ogi apurren gainean jarriz; sukaldean ari naizen bitartean, esku bustiekin orrialdeak pasatzen…Aurrekoan ez. Orsai aldizkaria postontzitik ateratzeko neurozirujau baten kontuarekin ibili nintzen. Mahai gaineko ogi apurrak kendu eta kontu haundiz garbitu nuen mahaia. Eta konturatzerako, komoneko espiluan zegoenari begira negoen “Hik zer egiten duk aldizkari bat irekitzeko eskuak garbitzen?” galdetzen erabat harrituta. Aldizkariak barnean zer zekarren ez bait nekien. Sofan eseri, Itoizen musika jarri eta lehenengo idatzia irakurri nuen. Bukatzean kontuz apalean utzi aldizkaria, eta aurikularretan Itoiz entzunez baratzera irten nintzen gauerdian zigarrotxo bat erretzera. Benetan une bikaina irakurtzen hasi nintzen unetik, zigarroaren azken keak izarretarantz bidali eta Itoizen “Ezekiel” kantaren azken doinuak nire barneko txoko guztietara iritsi ziren unerarte. Une zirraragarria.

Hernan Casciarik egin dio lehen ale honi sarrera. Euskarara itzultzea pentsatua nuen, baina azken orduan nahiago izan dut Casciariren hitzak berak idatzi bezala uztea. Argentinar ikuitua duen gaztelaniaz.


Ya nadie necesita una revista de papel. Hay Internet y hay Youtube; además los libros no se venden y las revistas literarias no son rentables. Pero acá tenés una y está en tus manos. Mirala bien: es un objeto de papel encuadernado, tiene un lomo y pesa un poco más de medio kilo. Te costó quince periódicos del sábado. Ahora el objeto es tuyo. Lo compraste sin saber qué había dentro. Lo compraste sin necesidad, porque sabías que hay un PDF gratis dando vueltas por la Red. En el fondo, y con la mano en el corazón, no tiene sentido que hayas comprado esta revista. Pero ya que hiciste el esfuerzo, que te sirva para algo: acercá la nariz y pasá el pulgar por sus páginas. Si el aire te devuelve un olor, una mezcla de celulosa y tinta, prestá atención a ese olor. La primera o segunda vez que huelas la revista no vas a sentir nada, ninguna emoción. No te preocupes, dejá que pase un tiempo. En tres, en cinco, en diez años, el aroma será más concentrado y reconocible. Este olor, que ahora no te dice nada, un día te va a hacer acordar la cara del tipo al que se la compraste, lo contentos que estaban los dos cuando llegó el pack y lo que te pasó por la cabeza cuando la tuviste en tus manos. Ese olor te recordará este tiempo. Es muy improbable que te hayas topado con la revista en un kiosco, o que la hayas comprado por impulso en un Carrefour, o que hayas sabido de ella por la publicidad. Tu relación con esta revista es íntima. Se imprimieron diez mil ochenta ejemplares en el mundo, y uno era el tuyo. El olor te hará acordar de una tarde en la que le diste plata a un desconocido, confiando a ciegas, y que te gustó. Hay una historia entre el objeto y vos. Una historia que ahora conocés al detalle, pero que un día será este olor. Esto no es nuevo ni está pasando por primera vez. Tus abuelos olían sus libros y revistas antes de leerlos; era lo primero que hacían cuando un objeto encuadernado llegaba a sus casas. Hace muchos años, cuando no había ni Internet ni bombardeos de publicidad, cuando no existía el intermediario de la industria del ocio, los objetos de papel se esperaban con ganas. Se esperaban en serio. Y los lectores buscaban el olor, primero que nada, porque el aroma de las cosas que se desean estará, más tarde, el ADN de una sensación placentera. Ojalá que cuando pase el tiempo y huelas estas páginas -que estarán ajadas y viejas- el olor te recuerde que había una cierta honestidad en el aire, y que se podía soñar con una revista. Que te recuerde una época, muy intensa y rara, en la que diz mil ochenta lectores y veinticuatro autores se comunicaron con alegría. Sin nadie en medio.”

Hernán Casciari


http://orsai.es/n1/Esteka honetan ikus ditzazkezue lehen ale honetako idazle eta irudigileak. Eta Casciariren blog honetan eskura izango dituzue urtarrilaren 15etik aurrera idatzi eta irudi guztiak. Musutruk. Irakur itzazue nahi izanez gero, baina nik, bihotzez, bigarren alea erosteko gonbitea luzatu nahi dizuet. Eta Orsairen Post datako zati bat uzten dizuet:

“Queda terminantemente prohibido memorizar los textos que se publican en esta revista. Los mismos pueden ser archivados, copiados, fotocopiados, manipulados y distribuidos por cualquiera, sin citar la fuente, en el soporte que fuere, con la única excepción de la memoria. Memorizar es el nuevo delito del siglo veintiuno.” 

Ah! Eta ondoloin!!!