Artxiboa laburpen hitzeka: Gipuzkoa

Biltegian

Biltegia

“Herdoilaren tristeziarekin batera
ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da…”
Bernardo Atxaga “Herdoilarena” poematik.

Dantza zati bat Ordizian

Azaroan 24an Ordiziako Plaza Nagusian “Dantza zati bat” flashmob-aren grabaketako argazkiak dituzue hemen. Ondo ikusteko diapo presentazioaren behe aldeko eskuinean pantaila osoa formatuan ikusteko botoitxoa sakatu, argazki batzuk moztuta ikusiko dituzue bestela.

Argazki dexente dira eta agian aspertuko zerate pantailari begira. Galeria formatuan ikusi nahi badituzue hemen dauzkazue:

Argazki galeria

Gustatzen bazaizkizue esan.

Gustatzen ez bazaizkizue ez ikusiarena egin, eta listo.

12/04 Bonus track: baditugu Dantza zati bat-en making of bat, time-lapse bat, argazki bildumak… eta bideoaren zain gauden bitartean bada beste gauza bat ekimen hau borobiltzen lagunduko duena: dantzatu zenuten kanta eta haren hitzak. Eta gazta bezain borobil gelditzeko zer da hoberena? Ba hitzen egilea bera etortzea geuregana, edo gu berarengana. Hemen Jon Garmendiaren blogeko sarrera berria. Ardiherria.

Ardiherria (Hitzak: Jon Garmendia)

Milesker opariagatik Monsieur!