Artxiboa laburpen hitzeka: Euskara

Ik jarri zak II (director’s cut)

Duela gutxi berri eman nizuen lantokian aurkitutako ohartxo bati buruz. “Ik jarri zak”  sarreran hain zuzen ere. Gazteleraz soilik idatzia zegoen ohar batetan norbaitek “Eta euskaraz?” idatzi zuen, eta beste norbaitek “Ik jarri zak” erantzun zion.  

Nere maltzurkeriak bultzatuta eta inguruko batzuek xaxatuta Goierri aldean esaten degun bezela “azio” bat egin dut.

 

Gaztelerazko ohartxoa kendu dut eta hemen duzue jarri dudana:

 Lastima, baino frantsesez deus ez dakit. Gai honek atal gehiago izango dituelakoan nago eta jarraituko dut “Microwave-gate”-i buruz informatzen.

Adi egon! Laster zinema onenetak bakarrik!

Ik jarri zak

Lantokiko jangelan ikusitakoa.

Eta zuen lasaitasunerako: euskarazko oharra txukun-txukun egin eta jarrita dago.