
Egia esan blog honetako atal hau hasi nuenean mundu osoko intelektual, jakintsu edo antzerakoen ahotsak entzun edo ikusteko izango zela pentsatu nuen. Gaurkoan ez daukat horrelakorik.
Anaila Dorinvil ez da inongo unibertsitatetan graduatu, oraindik. Ez da bere idatziengatik ezaguna, oraindik. Anailak ez ditu milaka jarraitzaile Facebook edo Twitteren, oraindik. Anaila ez du iha inork ezagutzen, oraindik. Anailaren hitzaldiek ez dituzte milaka jarraitzaile sortzen, oraindik.
Hemen duzuen elkarrizketa honetan Anailak ez du aparteko hitzaldirik ematen. Bere hitzak ez dira jakituriaren iturri sentitzen diren batzuenak bezain dotore eta politak. Elkarrizketa hau RNEko
Asuntos Propios irratsaioak Haitiren aldeko kanpaina baten barruan dago.
Asuntos Propioseko Toni Garrido eta Tom Kallene Haitiko hiriburu den Port-au-Princen egon dira aste betez, eta bertatik egin dute zuzenean eguneroko irratsaioa.
Elkarrizketa honek duen gauzarik miresgarriena Anaila bizirik egotea da, lehenbizikoz. Anaila zuzenean entzun ahal izatea da. Anailaren hitzak uler ahal izatea da.
Sarritan erakutsi zaizkigu Haitiko lurrikararen ondorengo irudiak; ondoren iritsi zen zikloiarenak, baita kolera gaitzaren ondorio latzenak ere. Badakigu dena dela trajedia Haitin. Dena hondamena. Dena dolua eta mina. Badakigu laguntza beharrean daudela. Baina…

Baina ez nekiena, inolaz ere pentsatuko ez nukeena, Haitik etorkizuna duela da. Hondamendiak bata bestearen atzetik iritsi arren Haitiarrak bizirik daude, eta etorkizuna dute. Anaila Dorinvil Haitik duen etorkizunaren eredu da. Anaila Dorinvilen hitzak ez dira beste mundukoak, ez dira aparteko ezer, ez dituzte unibertsitateetan aztertuko. Beste munduko dena Anaila Dorinvil bera da, apartekoa bera da, eta zorte piska bat badu eta laguntza piska bat jasoten badu, unibertsitatean azterketak egingo dituena Anaila Dorinvil izango da.
Anaila Dorinvil Haitiren etorkizuna da. Haitik bai bait dauka etorkizunik. Ez dezagula inoiz ahaztu.
Entzun mesedez Anailari egindako elkarrizketa, eta ea zer iruditzen zaizuen. Ni ahoa bete hortz gelditu nintzen. Hemen duzue lotura:
http://www.rtve.es/alacarta/audios/asuntos-propios/asuntos-propios-analia-dorinvil-representante-haitiana-ruta-quetzal-2011/1113633/
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...