Artxiboa laburpen hitzeka: demokrazia

M-15: suminduen eta ingurukoen joan etorriak (III)

Hirugarrenez hemen naiz. Oraingoan politikariei errepasotxo bat eman beharrean nago. Hortan saiatuko naizen arren, aurreko bi atalei buruzkoak ere nahastuko ditudala iruditzen zait. Politikariak bait dira azken finean zurrunbilo honen erdian daudenak. Gai honi buruzko beste bi postak irakurtzea baina gauza hoberik ez baduzue egiteko sakatu hemen lehenengo posta eta hemen bigarrena aurkitzeko.
Iturria: Deia.com

Aurrekoetan aipatu bezala politikariak gehiegitan eta era gogorregian izaten ari dira itu edo diana, nire gustorako behintzat. Eta politikariak bakarrik ez, gobernuak eta demokraziarentzako funtsezko erakundeak ere bai. Ez dut esan nahi kritikarik merezi ez dutenik, noski baietz, baina nik nahiago ditut politikari traketxak, politikari txarrak, gaur egungo banku jabeak, burtsa brokerrak edo “merkatuak” abstraktuki deritzogun horren buru den edonor baino. Hortxe dago arazoa ordea, politikariak baino gaitasun haundiagoak erakusten ari direla merkatuak.

Geroz eta argiago daukat gure politikariek tutik ere ulertzen ez direla ari. Norabidea galduta daude guztiz. Eta eskuzabal izaten ari naiz. Ezkuzabal naiz, izango ez banintz lapur eta estafadore kuadrila bat direla esango bait nuke. Zein alderdi politikok zituen hauteskunde programan idatziak egun hauetan onartu dituzten eskubide mozketak? Kataluniako Parlamentan onartutakoa zein mitinean esan zuten? Noiz agindu ziguten gure eskubideak murriztuko zizkigutela egoera okertuz gero? Eskubideak eta serbitzuak bereizten ba al dakite? Ez al da hori herritaroi maula galanta egitea? Zerbitzuak murriz daitezke, zalantzarik gabe, baina eskubideak ezin dira aurrekontuen arabera etorri edo joan. Eskubideak eskubide badira, gaur bihar eta etzi izan beharko dira. Izan eta egon aditzak bereizten baldin badakite, jakin beharko lukete eskubide direnak ezeztaezinak beharko luketela izan. Eskubideak ez bait dira egoten. Izan egiten dira. Ezin du inork herritarron edo herrien eskubideekin negoziatu, ezin dira eskubideak merkaturatu, ez bait dago, oraindik behintzat, eskubide azokarik. Inork ez die gainera gure politikari jaun eta andere txit gorenei horretarako botererik eman.
Iturria: El Pais.com

Politikari batzuk antisistematzat dituzte manifestari suminduak. Lehenik eta behin antisistema izateak zer kalte egiten digun jakin nahi nuke. Eta batzuk antisistema direla onartu beharra dago, baina beste asko guztiz sistemaren aldeko direlakoan nago. Sistematik kanpo daudenak, sistema erasotzen dutenak beste batzuk dira. Pentsa bestela zergatik JP Morgan Bankua 154 milloi dolarreko isuna ordaintzera doan Estatu Batuetako gobernuari hipotekei buruzko bere jarrera epaile baten aurrean azaldu beharra ez izateagatik. Zein da antisistema? Zein ibili zen gezurretan? Portzierto, bakarren batek ikusi al duzue egunkarietako azaletan albiste hori? Beste behin esan nuen bezala, suminduen gehiengoak nahikoa izango luke beraiek aukeratutako gobernuak politikaren arlo guztietan aginduko balu. Baita ekonomian ere. Nahiago genuke, nik behintzat bai, Zapatero, Lopez edo Mas jaunak emango balizkie aginduak merkatuei, eta ez alderantziz. Botere betearazle edo exekutiboa, botere legegilea eta botere judiziala guk aukeratutakoak dira, gu ordezkatzen gaituzte, legeak gure izenean jartzen dituzte, baita sententziak ere, zer esanik ez aginduak eman. Ezin da ulertu beraz nola gelditzen diren sistema demokratiko honen kanpoan ditxosozko merkatuak. Beraiek dute botere betearazlea, eta guk geure gobernuari eman genion. Noiz aldatu da eskuz botere hori? Zeren truk? Guk botere legegilea legebiltzarrari eman genion, geure izenean eta guretzako legeak onartzeko. Eta zera, gure hautetsiek,naiz eta gure sistema demokratiko honetan botere bereizketa funtsezko izan, botere betearazlea duenaren alde ari da legeztatzen. Eta botere judiziala? Nor daki non dabilen…

Zein da antisistema? Mas jauna hala ni? Zer desberdintasun legoke Mas jauna aukeratu ordez, Generalitateko presidentzia Standard&Poorsi azpikontratatuko bagenio? Zergatik ez dugu Ekonomia Ministerioa enkantean ateratzen? Zergatik ez dugu ogasun saila Botín jaunaren esku uzten? Aste hontan jakin dugu Europako Banku Zentraleko hurrengo nagusia Goldman Sachs erakunde miresgarrian ibilitako italiar bat izango dela. Zergatik ez dugu lehendakaria ere horrela hautatzen? Ba hain antisistemak ez garelako. Sistema justu bat nahi dugulako, ekonomia eta bere erregulazioa inork aukeratu ez dituen pertsona batzuen esku dagoelako, herriaren boterea herriak aukeratutako ordezkariengan ikusi nahi dugulako.
Eta gero entzun egin behar… “Fue kale borroka” esan zuen Mas jaunak Bartzelonako istiluen ondoren… noski baietz Mas jauna. Eta hirea zer izan huan ba? “Parlamet borroka” noski. “Ha habido una violencia extrema” ere esan zuen. Bai jauna. Baina non zegoen biolentzia haundiagoa, Parlament kanpoan, edo barruan? Kolpe, bultzada eta garraisiak askoz ere haundiagoak izan ziren kalean. Barruan ez. Barruan protokoloa, heziera eta forma onak… baina herritarrentzako labankada galantak. Bakarren batek zauririk jasan behar izan al zuen Parlamentera sartzeko? Margoz zikindutako txamarra batzuk al dira kale borroka eta violencia extremaren ondorio larriak? Nola definituko lukete hain erasotuak, irainduak sentitu diran hoiek ondoko irudi hau?
Iturria: Lápices para la paz bloga.
Madrilgo “El Gallinero” “auzoa” da. Puerta del Sol famatutik 15 minutura. Leku honetan zauritu zuten arratoiek 20 eguneko neskatxoa, aurreko postean esan nizuen bezala. Zer iruditzen ote zaio irudi hau Aguirre Andereari? Eta Gallardon Jaunari? Kale borroka Bartzelonan jasan zutenek zein helikoptero aukeratuko lukete argazkiko “kalea” gurutzatzeko?
Bono jaunak ere bota ditu. “Por la fuerza entró Tejero”. Madrilgo kongresuaren kanpoan zeudenak akusatu nahian. Por la fuerza sartu al zen? Bai? Zihur Bono jauna? Nik gogoan dudanez lasai asko sartu zen ba! Ah, eta sartu bakarrik ez, atera ere bai! Badira Tejero baina eredu hobeak kongresura indarrez sartu direla adierazteko: FMI, Standar&Poors, Goldman Sach, Santander, BBVA, Repsol, Telefónica, Iberdrola, IBEX35, JP Morgan eta inguruko santu guztiak aspalditxotik ditugu kongresukide. Inongo hauteskunderik irabazi gabe.
Egoera hau nolabait aldatu beharrean gaude. Aurrea hartu digute demokrazia hipotekatu diguten hoiek. Eredugarria da, suminduei buruzko lehen postean jarritako bideo batzuetan agertzen den bezala, Santander bankuko akziodun batzarrean gertatutakoa. Eredugarria banketxe horretako edozein akziodunek eskubide osoa izatea batzarrean hitzegiteko. Udaleko batzarretik gorako zer erakundetan dut nire sermoia botatzeko aukera? Banketxe batean bai, baina nire ordezkarien aurrean ez? Nola liteke Botin jaunak nire ahotsa entzutea Lopez jaunak entzutea baina errezago izatea?Ez da nire nahia politikak duen balioa kentzea, ez dut demokraziari baliorik kentzeko intentziorik, baina ez naiz gaur egun munduaren nagusi ditugun sasi demokraten sareetan eroriko. Ez jauna. Politika, politikariak eta demokrazia berari balio gehigarria emateko, egunez egun hobetzeko, ezinbestekoa da sistema honek dituen akatsak aztertu eta zuzentzen saiatzea. Eta akats hoiek aireratzeak ez nau antistema bihurtzen. Baina egoera honek horrela jarraitzen badu, antisistema “por imperativo legal” bihurtu araziko gaituzte.

Amaitzeko, gogoeta txiki bat egin nahi baduzue, pare bat iradokizun. Lehenik Eduardo Galeano idazle eta kazetari Uruguaytarraren bi idatzi txiki, “Las venas abiertas de América Latina” liburutik aterata:
“Un puñado de empresas controla la inmensa mayoría de inversiones. Para ellas la nación no es una tarea a emprender, ni una bandera a defender, ni un destino a conquistar: la nación es nada más que un obstáculo a saltar, porque a veces la soberanía incomoda, y una jugosa fruta a devorar.”
“La vieja se inclinó y movió la mano para darle viento al fuego. Así, con la espalda torcida y el cuello estirado todo enroscado de arrugas, parecía una antigua tortuga negra. Pero aquel pobre vestido roto no protegía, por cierto, como un caparazón, y al fin y al cabo ella era tan lenta solo por culpa de los años. A sus espaldas, también torcida, su choza de madera y lata, y más allá otras chozas semejantes del mismo suburbio de Sao Paulo; frente a ella, en una caldera de color carbón, ya estaba hirviendo el agua para el café. Alzó una latita para sus labios; antes de beber, sacudió la cabeza y cerró los ojos. Dijo: O Brasil é nosso (“el Brasil es nuestro”). En el centro de la misma ciudad y en ese mismo momento, pensó exactamente lo mismo, pero en otro idioma, el director ejecutivo de la Union Carbide, mientras levantaba un vaso de cristal para celebrar la captura de otra fábrica brasileña de plásticos por parte de su empresa. Uno de los dos estaba equivocado.”

Eta amaitzeko gogoeta poetiko-musikala. José Martíren “Banquete de tiranos” poema Pablo Milanesen ahots eta doinuarekin. Zirraragarria neretzat. Ederra eta latza.
Addio!

 

Euskaldun1

Gaur hauteskundeak aizue!
Eta zuetako zenbaitek jaso zenuten ostiralean “Euskaldun1″ek bidalitako sms bat? Ba bai, nik ere bai. Eta ez da lehenengo aldia hauteskunde garaian Euskaldun1-ek mezua bidaltzen didana. Jaso ez dezuenentzat laburki azalduko dizuet mezuan esaten zidana.
Lehenik eta behin galderatxo bat botaz hasten zait Euskaldun1. Ea PP edo PSOEri eman behar dioten botoa, edo beti bezala mokoka ibiliko den Bilduri. Ondoren abisu bat. Ondo pentsatzeko nori eman botoa, gaizki egin ondoren ezin omen da damutu. Eta amaitzeko botoa nori eman iradokitzen zidan. Peneuveri, noski. Nori ba?
Egia esango dizuet. Mezu hauek sutan jartzen naute. 
1.- Anonimoki bidaltzen dutelako. Izenorde bat erabiliz.
2.- Nire mugikorreko zenbakia dutelako. Eta nik ez diet eman.
3.- Nire mugikorreko zenbakia edukitzeagatik norbait dirua irabazten ari delako. Nik dirua galtzen dudan bezala zenbaki berberaren jabe izateagatik. Paradoxa ederra.
4.- Horrelako mezuek nazka ematen didatelako. Norberaren arrazoiak eman ordez ondokoaren akatsak    aireratuz. 
Eta zera, badakit tontakeria bat dela, baina oraingo honetan erantzuten saiatu nintzen. Alper-alperrik, noski. Seguruenik mezu hori jakintzazu nongo konputagailu batek bidaliko zidalako. Error de envío. Baina zerbaiterako daukat blog hau ezta? Ondorengo lerroak Euskaldun1-entzako:
Euskaldun1 jaun/andre txit agurgarria: utz nazazu pakean, mesedez. Lehenik eta behin, ez izan koldarra eta mezuak bidaltzekotan izena aurretik jarriz bidal ezazu, mesedez. Gutzienez sms pertsonalizatua espero nuen. “Otegi Jauna” edo horrelako zerbaitekin hasita. Joe, prestijio bat duzue mantentzeko! Peneuvekoak zerate, ez Plazandreok edo hoietakoren batekoak. Agian diru gehiegi gastatu duzue nire datuak jakintzazu zer enpresari erosten, eta mezu pertsonalizatuentzako xoxik gabe geldituko zineten… Hontaz aparte… estooo… zea esan nahi dizut: nere herrin ez zara aurkezten. Lastima. Aldundirako bakarrik eman diezazuket botoa. Beraz nire datuak saldu dizkizun enpresari eska iezaiozu deskonturen bat. 
Mezua bidaltzeko formak alde batera utziz, erreflexio txiki bat egin nahiko nuke, Euskaldun1: Non, zer legetan, nongo boletin ofizialean, noizko dekretuan azaltzen da botoa eman eta gero ezin gerala damutu? Barkatu, baina noski damutu naitekela. Egia jakin nahi baduzu hauteskundeak igaro eta igaro geroz eta gehiago damutzen naiz. Eskubide osoz damutu ere. Arrazoi punttu bat baduzue hautagaiek. Askotan badirudi urrengo lau urtetarako gure ordezkariak hautatu ordez, urrengo lau urtetan nori biraoak bota hautatzen ari garela. Baina eskubide osoa daukat sudurraren puntan jartzen zaidanaz damutzeko. Aspalditxotik hona damurik sentitu ez duenak badu meritua gero!
Baina ez hori bakarrik. Eskubide osoa daukat sudurraren puntan jartzen zaidanari emateko botoa. Edo inori ez emateako, edo hauteskunde txartelean “Aupa Erreala” idaztekoa ere. Eta sudurraren puntan jartzen zaizkidan arrazoiengatik, gainera. Hautagaia bizilaguna delako; bere amak tarteka bizkotxoa egiten didalako; hautagaia kriston atso puska delako. 90-60-90. Eta boto bakoitzarengatik muxuak banatuko dituelako; txikitandik hautagaiarekin jolasean ibilia naizelako, eta tonto galanta izan arren lapurretan ibiliko ez dela badakidalako… Ulertzen? Botoa norberarena da, eta botoa emateko arrazoiak ere norberarenak dira. Batzuk besteak baina gehiago atsegin arren. Zer egingo diogu ba, neri ere ez zait gustazten Wyomingo artaburu baten botoak neureak baino botere haundiagoa izatea, baina ez zait burutik pasa ere egiten Wyoimingo artaburuari botoa kentzerik. Duela gutxi hitzegin genuen etxean jendeak dituen botoa emateko arrazoiengatik, eta nabaria da arrazoiak mila izan ditezkela. Batzuk oso kritikagarriak eta besteak, erreflexio sakon baten atzetik datozelako, oso errespetagarriak. Baina erreflexioak erreflexio, ez dut uste azken aldi hontan herritarrok asmatu dugunik botoa ematerakoan. Ez hausnarketa sakon bat egin ondoren botoa eman dutenek, ezta hautagaiaren titiei begira egin dutenek ere.
Eta okerrena, gehien aserretzen nauena, zure izenordeak zalantzak sortzen dizkidala. Euskaldun1? Nola irakurri behar da hau? “Euskaldun bat”? Horrela bada ez da batere egokia. Askoz ere egokiagoa zuretzat “Euskaldun bakarra”, edo “1.Euskalduna”. Zu gure artzai, eta gu zure artalde. Notejode. Todoacieneko prepontentea haiz, hiri botoa emateko arrazoi bat ere ez bait didak eman. Ez bait daukak eman beharrik, ezta? Nori okurritzen zaio Euskaldun1-entzat botoa emateko zer arrazoi dauden galdetzea ere? Izan ere askotan kritikatzen duk nik botoa emateko dudan kriterioa, baina nigana jotzeko unea iristen zaikenean Wyomingo artaburuari dioeken errespetu berdinarekin hitz egiten didak. Kriteriorik edukiko ez banu bezala. Beno, ez. Wyomingoaren botoa nirea baina gehiago inporta zaik. Urrengoan “Xabier Jaun/Andre maitea” edo antzerako zer edo zer jarri ezak mezuan, gutxienez.
Eskerrikasko beraz hire iradokizunarengatik. Ondo pentsatuko diat nori eman botoa. 
Eta ni lasai geldituko neok. Gaur gaualdean irabazle izango bait haiz, hire kontrinkanteak bezela.
Entenditzealdiazu?