Artxiboa laburpen hitzeka: Demokrazia

M-15: suminduen eta ingurukoen joan etorriak (III)

Hirugarrenez hemen naiz. Oraingoan politikariei errepasotxo bat eman beharrean nago. Hortan saiatuko naizen arren, aurreko bi atalei buruzkoak ere nahastuko ditudala iruditzen zait. Politikariak bait dira azken finean zurrunbilo honen erdian daudenak. Gai honi buruzko beste bi postak irakurtzea baina gauza hoberik ez baduzue egiteko sakatu hemen lehenengo posta eta hemen bigarrena aurkitzeko.
Iturria: Deia.com

Aurrekoetan aipatu bezala politikariak gehiegitan eta era gogorregian izaten ari dira itu edo diana, nire gustorako behintzat. Eta politikariak bakarrik ez, gobernuak eta demokraziarentzako funtsezko erakundeak ere bai. Ez dut esan nahi kritikarik merezi ez dutenik, noski baietz, baina nik nahiago ditut politikari traketxak, politikari txarrak, gaur egungo banku jabeak, burtsa brokerrak edo “merkatuak” abstraktuki deritzogun horren buru den edonor baino. Hortxe dago arazoa ordea, politikariak baino gaitasun haundiagoak erakusten ari direla merkatuak.

Geroz eta argiago daukat gure politikariek tutik ere ulertzen ez direla ari. Norabidea galduta daude guztiz. Eta eskuzabal izaten ari naiz. Ezkuzabal naiz, izango ez banintz lapur eta estafadore kuadrila bat direla esango bait nuke. Zein alderdi politikok zituen hauteskunde programan idatziak egun hauetan onartu dituzten eskubide mozketak? Kataluniako Parlamentan onartutakoa zein mitinean esan zuten? Noiz agindu ziguten gure eskubideak murriztuko zizkigutela egoera okertuz gero? Eskubideak eta serbitzuak bereizten ba al dakite? Ez al da hori herritaroi maula galanta egitea? Zerbitzuak murriz daitezke, zalantzarik gabe, baina eskubideak ezin dira aurrekontuen arabera etorri edo joan. Eskubideak eskubide badira, gaur bihar eta etzi izan beharko dira. Izan eta egon aditzak bereizten baldin badakite, jakin beharko lukete eskubide direnak ezeztaezinak beharko luketela izan. Eskubideak ez bait dira egoten. Izan egiten dira. Ezin du inork herritarron edo herrien eskubideekin negoziatu, ezin dira eskubideak merkaturatu, ez bait dago, oraindik behintzat, eskubide azokarik. Inork ez die gainera gure politikari jaun eta andere txit gorenei horretarako botererik eman.
Iturria: El Pais.com

Politikari batzuk antisistematzat dituzte manifestari suminduak. Lehenik eta behin antisistema izateak zer kalte egiten digun jakin nahi nuke. Eta batzuk antisistema direla onartu beharra dago, baina beste asko guztiz sistemaren aldeko direlakoan nago. Sistematik kanpo daudenak, sistema erasotzen dutenak beste batzuk dira. Pentsa bestela zergatik JP Morgan Bankua 154 milloi dolarreko isuna ordaintzera doan Estatu Batuetako gobernuari hipotekei buruzko bere jarrera epaile baten aurrean azaldu beharra ez izateagatik. Zein da antisistema? Zein ibili zen gezurretan? Portzierto, bakarren batek ikusi al duzue egunkarietako azaletan albiste hori? Beste behin esan nuen bezala, suminduen gehiengoak nahikoa izango luke beraiek aukeratutako gobernuak politikaren arlo guztietan aginduko balu. Baita ekonomian ere. Nahiago genuke, nik behintzat bai, Zapatero, Lopez edo Mas jaunak emango balizkie aginduak merkatuei, eta ez alderantziz. Botere betearazle edo exekutiboa, botere legegilea eta botere judiziala guk aukeratutakoak dira, gu ordezkatzen gaituzte, legeak gure izenean jartzen dituzte, baita sententziak ere, zer esanik ez aginduak eman. Ezin da ulertu beraz nola gelditzen diren sistema demokratiko honen kanpoan ditxosozko merkatuak. Beraiek dute botere betearazlea, eta guk geure gobernuari eman genion. Noiz aldatu da eskuz botere hori? Zeren truk? Guk botere legegilea legebiltzarrari eman genion, geure izenean eta guretzako legeak onartzeko. Eta zera, gure hautetsiek,naiz eta gure sistema demokratiko honetan botere bereizketa funtsezko izan, botere betearazlea duenaren alde ari da legeztatzen. Eta botere judiziala? Nor daki non dabilen…

Zein da antisistema? Mas jauna hala ni? Zer desberdintasun legoke Mas jauna aukeratu ordez, Generalitateko presidentzia Standard&Poorsi azpikontratatuko bagenio? Zergatik ez dugu Ekonomia Ministerioa enkantean ateratzen? Zergatik ez dugu ogasun saila Botín jaunaren esku uzten? Aste hontan jakin dugu Europako Banku Zentraleko hurrengo nagusia Goldman Sachs erakunde miresgarrian ibilitako italiar bat izango dela. Zergatik ez dugu lehendakaria ere horrela hautatzen? Ba hain antisistemak ez garelako. Sistema justu bat nahi dugulako, ekonomia eta bere erregulazioa inork aukeratu ez dituen pertsona batzuen esku dagoelako, herriaren boterea herriak aukeratutako ordezkariengan ikusi nahi dugulako.
Eta gero entzun egin behar… “Fue kale borroka” esan zuen Mas jaunak Bartzelonako istiluen ondoren… noski baietz Mas jauna. Eta hirea zer izan huan ba? “Parlamet borroka” noski. “Ha habido una violencia extrema” ere esan zuen. Bai jauna. Baina non zegoen biolentzia haundiagoa, Parlament kanpoan, edo barruan? Kolpe, bultzada eta garraisiak askoz ere haundiagoak izan ziren kalean. Barruan ez. Barruan protokoloa, heziera eta forma onak… baina herritarrentzako labankada galantak. Bakarren batek zauririk jasan behar izan al zuen Parlamentera sartzeko? Margoz zikindutako txamarra batzuk al dira kale borroka eta violencia extremaren ondorio larriak? Nola definituko lukete hain erasotuak, irainduak sentitu diran hoiek ondoko irudi hau?
Iturria: Lápices para la paz bloga.
Madrilgo “El Gallinero” “auzoa” da. Puerta del Sol famatutik 15 minutura. Leku honetan zauritu zuten arratoiek 20 eguneko neskatxoa, aurreko postean esan nizuen bezala. Zer iruditzen ote zaio irudi hau Aguirre Andereari? Eta Gallardon Jaunari? Kale borroka Bartzelonan jasan zutenek zein helikoptero aukeratuko lukete argazkiko “kalea” gurutzatzeko?
Bono jaunak ere bota ditu. “Por la fuerza entró Tejero”. Madrilgo kongresuaren kanpoan zeudenak akusatu nahian. Por la fuerza sartu al zen? Bai? Zihur Bono jauna? Nik gogoan dudanez lasai asko sartu zen ba! Ah, eta sartu bakarrik ez, atera ere bai! Badira Tejero baina eredu hobeak kongresura indarrez sartu direla adierazteko: FMI, Standar&Poors, Goldman Sach, Santander, BBVA, Repsol, Telefónica, Iberdrola, IBEX35, JP Morgan eta inguruko santu guztiak aspalditxotik ditugu kongresukide. Inongo hauteskunderik irabazi gabe.
Egoera hau nolabait aldatu beharrean gaude. Aurrea hartu digute demokrazia hipotekatu diguten hoiek. Eredugarria da, suminduei buruzko lehen postean jarritako bideo batzuetan agertzen den bezala, Santander bankuko akziodun batzarrean gertatutakoa. Eredugarria banketxe horretako edozein akziodunek eskubide osoa izatea batzarrean hitzegiteko. Udaleko batzarretik gorako zer erakundetan dut nire sermoia botatzeko aukera? Banketxe batean bai, baina nire ordezkarien aurrean ez? Nola liteke Botin jaunak nire ahotsa entzutea Lopez jaunak entzutea baina errezago izatea?Ez da nire nahia politikak duen balioa kentzea, ez dut demokraziari baliorik kentzeko intentziorik, baina ez naiz gaur egun munduaren nagusi ditugun sasi demokraten sareetan eroriko. Ez jauna. Politika, politikariak eta demokrazia berari balio gehigarria emateko, egunez egun hobetzeko, ezinbestekoa da sistema honek dituen akatsak aztertu eta zuzentzen saiatzea. Eta akats hoiek aireratzeak ez nau antistema bihurtzen. Baina egoera honek horrela jarraitzen badu, antisistema “por imperativo legal” bihurtu araziko gaituzte.

Amaitzeko, gogoeta txiki bat egin nahi baduzue, pare bat iradokizun. Lehenik Eduardo Galeano idazle eta kazetari Uruguaytarraren bi idatzi txiki, “Las venas abiertas de América Latina” liburutik aterata:
“Un puñado de empresas controla la inmensa mayoría de inversiones. Para ellas la nación no es una tarea a emprender, ni una bandera a defender, ni un destino a conquistar: la nación es nada más que un obstáculo a saltar, porque a veces la soberanía incomoda, y una jugosa fruta a devorar.”
“La vieja se inclinó y movió la mano para darle viento al fuego. Así, con la espalda torcida y el cuello estirado todo enroscado de arrugas, parecía una antigua tortuga negra. Pero aquel pobre vestido roto no protegía, por cierto, como un caparazón, y al fin y al cabo ella era tan lenta solo por culpa de los años. A sus espaldas, también torcida, su choza de madera y lata, y más allá otras chozas semejantes del mismo suburbio de Sao Paulo; frente a ella, en una caldera de color carbón, ya estaba hirviendo el agua para el café. Alzó una latita para sus labios; antes de beber, sacudió la cabeza y cerró los ojos. Dijo: O Brasil é nosso (“el Brasil es nuestro”). En el centro de la misma ciudad y en ese mismo momento, pensó exactamente lo mismo, pero en otro idioma, el director ejecutivo de la Union Carbide, mientras levantaba un vaso de cristal para celebrar la captura de otra fábrica brasileña de plásticos por parte de su empresa. Uno de los dos estaba equivocado.”

Eta amaitzeko gogoeta poetiko-musikala. José Martíren “Banquete de tiranos” poema Pablo Milanesen ahots eta doinuarekin. Zirraragarria neretzat. Ederra eta latza.
Addio!

 

M-15: suminduen eta ingurukoen joan etorriak (II)

Ondorengo post hau Ekainaren 20koaren jarraipena da. Irakurri ez baduzue sakatu hemen

Iturria: El País

Hemen naiz berriz, sumindu eta manifestariak alde batera utzi eta bigarrenik kazetariei egingo diet kritika. Kazetari eta hedabideei.

Ni ez naiz kazetaria, baina aste honetan irakurri ditudan titular batzuk zihur nago ez dituztela kazetaritzako fakultateetan onartzen. Zer esanik ez telebistan agertzen diren sasi kazetariei buruz. Geroz eta antza gehiago dute gaur egun telebistan azaltzen diren kazetariek eta politikoek. Askotan ez dago jakiterik hitzegiten ari dena zer gremiotakoa den. Bartzelonako istiluei buruzko hitz potoloak nonnahi entzun edo irakurri ditut. Nazkatu arte entzun ere. Kasu honetan kazetariak ziren suminduak.

Gogoratzen naiz telebistako iragarkiei buruzko legedi bat atera zutenekoaz. Argi eta garbi gelditu behar zen iragarkia iragarki zela, kontsumitzaileok edo ikusentzuleok garbi edukitzeko publizitatea hasten zen unetik bertatik telebista bidez produktu bat saldu nahian ari zitzaizkigula. Ikusentzuleon babes neurri bezala onartu ziren hoiek. Eta beno, ez daude gaizki. Baina…

Baina horrek beste ondorio bat ekarri du nere ustez. Badirudi telebista bidez zer edo zer saltzen ari zaizkigun unea publizitatearen tartetxoa besterik ez dela. Badirudi ikusleok tartetxo hoietan bakarrik behar dugula babesa. Eta geroz eta garbiago daukat askoz ere babes haundiagoaren beharrean gaudela “albistegi” bat aurrean daukagunean. Askoz ere kaltegarriagoa bait da osasunarentzat. Publizitateak gure patrika kaltetu dezake, baita gure osasuna ere kontuz ibiltzen ez bagara saldu nahi diguten horren kalitatearekin edo egokitasunarekin. Albistegi, telediario eta antzerakoek bere kaltea burmuinean eragiten dute eta gainera legediaren ustezko bermea dute, ez bait da “publizitatea” edo antzerako karteltxorik agertzen telebistan aurkezleak bere kronika botatzen digun unean. Irudi gogorrak jarri baino lehen jakinarazi egiten digute, baina gure intelijentziari eta buru osasunari erasotzen diguten uneari “Albiste serbitzu” deitzen diote. Eta gainera edozein astakeri esan ondoren, “informazio eskubidea” edo “adierazpen askatasuna” aurretik jarri eta hor uzten gaituzte, zur eta lur.

Hemen dituzue adibide batzuk:

La Razón egunkaria atzo. Titularra eta argazkia, saritzeko modukoak.

El Mundo eta  La Vanguardiaegunkariak Bartzelonako istiluen ondoren:

Manipulazioa non dagoen argi ez daukazuenentzat galderatxo bat: Ikusten al duzue bi egunkari hauetako azalean iruzkinik, albisterik, oharrik, Parlamentbarruan eztabaidatzen ari ziren Kataluniako aurrekontuen legeaz? Eta hezkuntzan edo osasun sailean egingo dituzten aurrekontu murrizketei buruz? Ez ezta?

Ez noa bi egunkari haundi hauetako kazetari eta zuzendari gorenen parean jartzera neure burua, ez naiz kazetaritza ikasi ere egiten hasi eta. Suminduen erasoak eta Parlament barnean onartzen ari ziren kataluniarren eskubideen aurkako legeari buruzko albisteak maila berean azaltzen ez direnez erabat partzialak izaten ari direla esaten ez naiz ausartzen. Parlament barneko demokraziaren aurkako erasoari buruz ezer ez diote ordea! Parlament barnean zeuden alderdi politikoetatik zenbatek zituzten beraien programan joan den astean onartutako politikak? Inork ez! Ez al da hori iruzurra? Zein egunkarik deitu dio iruzurrari iruzur? Zein egunkarik salatu ditu herriaren ordezkariak, ordezkari izendatu dituen herriaren aurka egiteagatik? Inork ere ez. Egunkari guztiek jarri dituzte sakratutasunaren mailan Kataluniako edo beste edozein herritako parlamentuak. Eta iha ados egon ninteke. Demokraziaren zutabeetako bat da parlamentua, eta iha sakratu izago balitz bezala zaindu. Baina iha sakratu bakarrik… sakratua dena herria bera bait da. Demokrazia batean herria eta herritarrak baina gorenagorik ez dagoela uste dut. Eta ez dut egunkari demokratiko hautan lerrorik ere irakurri herri sakratua jasaten ari den profanazioari buruz.

La Vanguardiakoak gizalegezko jarreraz daude arduratuta, suminduetako batzuk Bartzelonako iturri batetan sartuta daudelako. Oso ondo, ederki. Osasun arrazoiengatik egingo dute ezta? Beraien hobebearrez ezta? Ez, ez, zihur nago Vanguardiakoak nazio osoaren hobebearrez ari direla. Oso abertzaleak bait dira, beraien herria bihotzean bait daramate. Ba begira:

Aurreko argazki horretan agertzen dena egunkari bakoitzak azken urtean prostituzio iragarkien kontura irabazi duena da. Iturria “Periodistas 21″ bloga da. Pentsatzen dut La Vanguardian jakingo dutela Kataluniako eta Espainiako emagalduen 80% behartuta ari dela lanean. Pentsatzen dut La Vanguardiakoak zihurtatu egingo direla iragarkiak jartzen dituztenen lan baldintzez, eta gai horretan hain interesatua daudenez, higieneaz.

Nola ote dabil La Vanguardiaren jabe den Godóko Kontea prostituzio iragarki hauek bere egunkarian ikusita? Zergatik ez ote ditu kentzen? Zihur nago pertsonai goren eta txit leial honek, bere aberriaren hobebeharrez egiten duela, ezta? Zihur nago emakumeen esplotazioaz patrikak betetzea hain famatu den seni katalanaren muinean dagoela, edo ez?

Joan zen astean bertan, batzuek helikopteroz zebiltzan unean, 20 eguneko neskato txiki bat ospital batera eraman zuten larri zauriturik, hilzorian. Arratoiek koska egin zioten hanka eta besoetan, bere amak une batez bakarrik utzi zuenean ur bila joateko. Kigalin? Kalkutan? Rio do Janeiroko faveletan? Ez… MADRILEN! Hain zikina eta osasunarentzat kaltegarria zen Sol plazatik 15 bat minutura. Egunkariren baten web orrialdean aipamen iha ikustezin batzuk aurkitu ditut honi buruz, “Otra víctima del balconing en Mallorca” albistearen tarte eta garrantzi berdinarekin. Lotsagarria. El Mundokoek ez zuten albiste hori Zapaterori eraso egiteko ere erabili.

M-15ekoak azken aldian hipoteka ez ordaintzeagatik etxerik gabe geldituko diren jabeak kaleratzea geldiarazten saiatzen ari da. Baita lortu ere kasu askotan. Inorri muturrekorik eman gabe, baina etxe jabea ohartarazi behar duen funtzionariaren bidea oztopatuz. Ez al da hori biolentzia? Kolperik gabekoa, baina biolentzia azken finean, ezta? Eta gainera lege sakro-santua oztopatzea. Estatuaren zutoinetako baten kontra joatea beraz. Zein egunkaritako azaletan agertu da 3, 4 edo 17 zutabeetara albiste hau?

Intermon Oxfam erakundeari esker jakin dugu Espainian 2.000.000 pertsona daudela egunero jan ahal izateko dirurik gabe. Ez dut inongo egunkari azaletan ikusi albiste latz hau. Herritarron ordezkariak jainkoak liran defendatzen dituzten egunkarietan ahaztu egin dituzte sasi jainko hoiek ordezkatzen dituztenen artetik 2.000.000. Ez El Mundon, ez La Razónen, ezta ABCn ez dut aurkitu honi buruzko aipurik. Harritzekoa hain katolikoak diren hedabide hoien artean. Familiaren defendatzailetzat azaltzen zaizkigun egunkari hoietan.

Amaitzera noa, berotu naiz eta. Idatzizko kazetaritzarekin sartu naiz, eta eredu gisa nahikoa dela uste dut. Telebista saioekin hasiko banintz sutan negoke jada. Objektibotasunean ez dut sinesten aspalditxotik. Ez zait gehiegi axola ere egunkari edo telebista kate batek ideologia politiko bat defendatzea. Izurratzen nauena, eta asko izurratu gainera, propaganda poliko dena informazio funtxezkotzat jotzea da. Interes ekonomiko edo politikoei salduta dauden kazetariak egiaren zabaltzaile santutzat saldu nahi izatea da. Telebistan auto bat saltzen ari zaizkigunean herritar lelo eta babesgabekook laguntza merezi dugula eta saltzen edo iha ziria sartu nahian ari zaikigula jakineraztea da, ideologia politiko bat saltzen ari zaizkigunean herritarron heldutasuna, informazio eskubide eta intelijentzia goraipatuz propaganda hutsa dena egia absolutotzat salduz.

Hurrengo atalean gure politikariei egingo diet bixitatxoa, Más jaunari, Puig jaunari eta horrelakoei. Kale borrokaz eta “Violencia extrema”ri buruz idazteko irrikitan nago. Hemen dituzue post honetan aipatu ditudan albiste batzuen iturriak.

Público aldizkaria Intermon Oxfamen datuei buruz :

http://www.publico.es/espana/382200/sin-dinero-para-comer-cada-dia

Vicente Romero RNEko “Asuntos Propios” saioan Intermonen informeari buruz, Madrilgo neskatoari buruz, Fernando Savateri buruz eta inon azaltzen ez diren beste albiste batzuei buruz:

http://www.rtve.es/alacarta/audios/asuntos-propios/asuntos-propios-dos-millones-espanoles-no-tienen-para-comer/1130294/