Artxiboa gaika: Hitz bitan

Berriketan solasaldi zikloa

GERRIKO Kultur Elkarteak Berriketan, solasaldi-zikloa antolatu du, “EUSKAL HERRIA BIZI DA !” izenburupean.

Begi argiekin, begirada positiboarekin jarri behar dugu etorkizunari begira. 

berriketan

Saioak Lazkaoko Gerriko Txokoan izango dira, hainbat asteazkenetan  (otsaila, martxoa, apirila), arratsaldeko 18:30etik 20:00etara bitartean. Ikus egitaraua.

Egoera desberdinetan bizi den eta ikuspegi eta pentsaera desberdinak dituen jendeari emango diogu hitza.

 

 

Zikloko lehen saioa, datorren asteazkenean izango da, otsailaren 20an: Karlos Ioldi, ETAko euskal preso politiko ohia eta HARRERA Elkarte Asistentzialaren lehendakari-ordea, izango dugu hizlari.

Ioldi

Etxegabetzeen aurkako elkarretaratzea

Gaur, Azaroak 11 arratsaldeko 8retan Ordiziako Plaza Nagusian etxegabetzeen aurkako elkarretaratzea Stop Desahucios-ek deitua. 
 
Azken urtean 3o etxegabetzetik gora izan ditugu Ordizian. Isilpeko tragedia izan da orainarte Ordizian. Inork ez du hitz egiten, komentatzen, inor ez gara kexatu. Etxegabetuak ez ditugu kalean ikusi, gehienak etorkinak izanik beraien herrialdeetara bueltat bait dira. 
 
Baztertuenen aurkako eraso isila izan da. Bada garaia erantzun bat ematen hastekoa.