Artxiboak hilabeteka: Uztaila 2012

Santanaaaaa!!!!

Ordiziarrok ziento bat alditan kantatu dugu, eta ziento bat alditan dantzatu koreografia herrikoia, gaupasaren ostean Irungo musika bandaren atzetik jarraituz.
Aurten inguruan ez zabiltzaten ordiziarrentzat edo mila arrazoirengatik festan parte hartzerik ez duzuenontzat, hemen duzue Ordiziarrontzat “Santana” izena duen martxa. 
“La Sirena” Martxa, Gabriel Allier-ek konposatua eta Beti Argi bandak interpretatua. 

http://www.goear.com/listen/51a2d5e/la-sirena-martxa-gabriel-allierbeti-argi-banda

Murrizketen aurkako mobilizazioak Goierrin

Murrizketa eta eskubideen aurkako erasoei erantzunez hainbat mobilizaziotan parte hartzera deitzen gaituzte euskal sindikatuek eta gizarte eragilek. Mobilizazioak eskualdeka izango dira. Goierritarrok Tolosa izango dugu topaleku.

Bihar Uztailaren 17a, asteartea, 11:00tan,Tolosako Lanbideko    bulegoearen aurrean. Larramendi 3 Bis.

• Uztailaren 18an, asteazkena, 19:00tan, kazerolada-kontzentrazioa zaratatsuak Tolosako Triangulo plazan.

Animatu eta etorri! Erasoen aurrean erantzun gogor bat emateko garaia iritsi da!

Zer? Sindikatuez ez zerala fidatzen? Sindikalista guztiak berdinak gerala? Beno, ba ea mobilizazioen deitzaileen zerrenda honetan aurkitzen duzun zure gustuko norbait:

Eragile sozialak: AHT gelditu! ELKARLANA, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Asambleas de parados y paradas (Bizkaia, Gipuzkoa), Askapena, Asociación de trabajadoras del hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Axola, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada – Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz , Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea , Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Red contra la pobreza, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Stop Desahucios, Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT

Komunikatua irakurri nahi baduzu:

http://www.ela-sindikatua.org/eu/aktualitatea/albisteak/sindikatu-eta-gizarte-eragileek-murrizketen-aurkako-mobilizazioak-iragarri-dituzte-uztailaren-17-eta-18rako?set_language=eu

http://www.labsindikatua.org/eu/euskal-herria/177-murrizketak/1063-ppko-gobernuaren-azken-neurrien-aurrean-mobilizatzeko-deia-egin-dute-sindikatu-eta-gizarte-eragileek-

Zer? Ezta ere? Ba orduan zalantzarik gabe ondorengo zerrenda honetan izango dituzu zeureak:

ADEGI, CONFEBASK, CEOE, CEPYME, FMI, BM, IBEX35, NASDAQ, Goldman Sachs, PP, PSOE, UPyD… eta abar luze bat.