Azken aldian zaborraren bilketak eta kudeaketak zalaparta askotxo sortu ditu Gipuzkoarron artean. Batzuk sistema baten alde, besteak sutsuki kontra… Egunkari, blog, twitter eta abarretan ikusi ditugu argazki eta iritzi artikuluak. Hau beste bat da. Nire esperientzian oinarritua.
Ordiziarra naiz, baina bost metro eskaxengatik bizilekua Itsasondon dut. Eta Itsasondon joan den urteko ekainetik zabor bilketa kudeatzeko sistema mixtoa dugu.
Ez da atez-atekoa, ez da 5 edukiontziena. Edukiontzi urdina, oria eta berdea beste herrietan bezalaxe ditugu, eta edonoiz atera ditzazkegu beira, paper eta gainerakoak. Edukiontzi marroia dugu, txartel indibidual batekin irekitzen dena, eta falta duguna zabor arrunta botatzeko edukiontzia da. Horren lekuan atez-ateko sistema duten herrietan dauden zutabeak ditugu. Zertarako? Ba birzikla ez daiteken zaborra astelehen iluntzean ateratzeko. Zer da birzikla ez daitekena? Ba hau dena:
Sasieta Mankomunitateak eman zigun edukiontzi txikia inoiz ez dut erdiraino ere bete asteren batean. Ikusten dezuen bezala sakrifizio nagusia erratzarekin bildutakoa eta konpostagarria dena ez nahastea, paper zikina eta sukaldeko papera bereizten ikastea, bi edukiontzi txikirentzako tokia egitea eta astelehenetan edukiontzi grisa ateratzea gogoratzea dira. Edukiontzi marroia irekitzeko txartela, etxe barruko edukiontziak eta zabor poltsa konpostagarria Mankomunitateak emandakoak dira. Ezin da erraz eta erosoagoa izan.
Baina hala ere…

Konpostagarrien edukiontzi marroiaren barruan…
Bereiztu gabeko zaborra lurrean botata…
Arratoiei argazkiak ateratzen saiatu naiz, baino ni baina azkarragoak dira.
Argazkietan ikusi duzuena astero-asteroko kontua da. Sasietatik bidalitako teknikariei galdetu bestela nolako hasera izan genuen. Landa eremuan gaudenez udaletik inguruko sasi eta sastrakak moztu eta arratoiak hiltzeko kanpaina egin behar izan zuten (denon diruarekin). Edozein hondakin uzten dizkigute lurrean botata inguruko bizilagunek. Bai noski, beraien etxe aurreko zutoinen ondoan zaborra bota ezgero arratoi eta gainerakoak beraiei joango bait zaizkie. Horregatik ekartzen dizkigute beraien kakak 200 bat metro harago dagoen etxetik. Sakrifizio hori egitea ez zaie kostatzen.
Honaino informazioa. Orain iritzia.
Ez dakit Itsasondon zer estatistika dugun birziklatze maila eta gainerakoetan. Ezta ideiarik ere. Baina argi dago nire etxe aurrekoak behintzat ez duela behar bezala funtzionatzen. Eta okerrena ezin zaiola inori isunik jarri. Sasieta Mankomunitateak badaki nik noiz irekitzen dudan edukiontzi marroia, baino ez daki zer botatzen dudan. Horrela jai dugu. Horrela iruzurtiei fabore egiten ari gara.
Sortzen dugun hondakinen kudeaketa indibidualki konpondu ezin dezakegunez kolektiboki bilatzen ditugu soluzioak. Eta kolektiboki erabakitzen dugu bakoitzak egin behar duen sakrifizioa zein den. Nire arazoa konpondu ezin eta kolektiboki lan egitea onartzen badut ezin ditut kolektiboaren aurkako soluzio indibidualak egin. Eta norbaitek egiten baditu kolektiboak neurriak hartu beharko lituzke horren kontra. Itsasondotar tranpati batzuk egiten dutena beraien arazoa kolektiboaren arazo bihurtzea da, baina soluzio kolektiboan parte hartu gabe, eta gainera kolektiboaren lana izorratuz. Eta zaborraren arazoa ez da Itsasondo, Ataun, Hernani edo Donostiarena. Azken finean Joxe, Maria, Inaxio, Txapis edo Anttonirena da.
Ba la da biderik hori kontrolatzeko? Bai, bakarra: atez-atekoa. Jendea behartzea. Gustoko al dut? Ez, ezta pentsatu ere. Nahiago dut oraingo sistema hau. Niretzako askoz ere erosoagoa da. Baina ez dut beste aukerarik ikusten. Arazoa ez bait da niretzat zer den hobea edo okerrago, zer erosoago edo zailagoa. Arazoa GURETZAT zer den hobea edo okerragoa da. Eta horrek erosotasun batzuk galtzea eskatzen bait du onura batzuen truke.
Kontzientziazio maila haundia dugula uste dut, gehiengo zabal batek behintzat bai. Baina ez da nahikoa. Eta gehiengoak egiten dugun lana alperrikako bihurtzeko nahikoa da hondakin konpostagarrien artean kartoia, plastikoa eta atun latak botatzea. Arazoa ez da zaborrarena, arazoa kolektibotasunarena da, kolektiboaren onurak bai, baina sakrifizioak nahi ez izatearena. Kolektiboak emandako aukerak beharrezko, nahitaezko behar dute, eta arauak betetzen ez dituenari isuna. Eta bere zaborra jaso gabe. Ondo identifikatua. Ideala da? Ez. Itsasondon duguna ere ez.
Gogoan dut txikitan Ordiziako Bustuntza auzoan Oria ibai ibarretik pasiatuz nola ikus zitezkeen zabor poltsak balkoietatik hegan ibaieraino. Ibaiak “konpontzen” zituen batzuen arazoak. Asko aurreratu dugu ordundik, baina oraindik badago udal, aldundi edo mankomunitateen ibaiak bere zikinkeria garbituko duela uste duenik. Igongailuan zaborra kalera jeisteko sakrifizioa egin nahi ez zutenek eman duten pausoa igongailua erabiltzen hastea izan da. Eta ez da nahikoa.






Nire ustez zaborren kontu honetan zbor asko botatzen ari dira. Ustez, zaborren kudeaketaren prozedura guztia dago aztergai, eta bai baten aldekoak bai beste aldekoak bakarrik ikuspuntu partzialak kaleratzen dituzten (eta horretaz zerbait badakit). Muina jendearen hezkuntza dago, azken finean, gakoa zabor gutxi sortzen datza (hau da gauz berrerabilgarriak gehiago bultzatu), gero sorzen denatik ahalk eta gehien birziklatu (horren gakoa zaborren selekzioan dago), eta birziklatu ezin denarekin, ba….(pilatu edo erre dirudite aukerak). Argi izan behar dugu hondar guztiek inzago direla kutxakorrak. Nire iritziz, errausketa da hondar horiek gehien balioztatzeko sistema, kontuan izanda, gero ere errautak pilatu egin behrko direla horretarako beharko diren toki seguruetan.
Horrezaz gain argi daukat, tokian tookiko zabor bilketa sistema bat izango dela onena, eta unidade urbanistiko batzuentzat ona dena, beste batzuentzat txarra izango dela eta alderantziz.
Baina, benetako iritziaz, potrotaino nago zabor kontuarekin, ezin dut onartu nik zaorbilketaren tasa ordaindu, eta nik egitea zaborraren selekzioa gero Txiringitoen antza duen enpresa pribatu batek (hori bai diru publikoarekin montatutakoa) eramatea onura ekonomiko guztiak. Eta honetan azaldu diren bi aukerak beraieh maisutasuna argi utzi dute, aurrekoek, 30 urtez antolatutako txiringito pilaz (Goi-sistema honetan milaka kasus daude,…) eta oraingoek, (Garbitania eta inguruan duten saiherrimugimendutzat antolotau dituzten zero zabor plataforma guztiek, etab…).
Ah ze tipa ustea bota diat…